Aurten, martxoan, baso sute bat izan zen Muskizen, eta, orotara, 110 hektarea inguru erre ziren. Sute honek iraun zuen bitartean, Muskizko herritarrek, saltokiek eta enpresek modu aktiboan lagundu zuten, suteari aurre egin ahal izateko. Era berean, Petronor, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Muskizko Babes Zibila, Bizkaiko Foru Aldundia, DYA eta Gurutze Gorria batera aritu ziren lan egiten, eta berehala eta etenik gabe euren langile eta bitartekoak eskura jarri zituzten, indarrak batu eta sutea itzali ahal izateko.
Gertakari honetatik hilabete batzuetara, VIII. MELLO SARIA MENDI LASTERKETA dela eta, El Cerro izeneko Muskizko Kirol eta Kultur Elkarteak sustatutako elkartasunezko ekimen bat tarteko, Muskizko Udala, Petronor, Bizkaiko Foru Aldundia, La Caixa, Muskizko udalerriko hezkuntza zentro guztiak eta El Cerro elkartea akordio batera iritsi dira, orotara, 5,3 hektareako lursail bat birlandatzeko. Horretarako, Muskizko hezkuntza zentro hauetako ikasleek, beti ere basozain batzuen laguntzaz, bertako espezieak landatuz inguru honetako basoa berrituko dute, eta horretaz gain, suteak saihesteko ezagutzak barneratuko dituzte, bai eta bertako basoak eta espezieak mantentzeak duen garrantziaz jabetu ere."
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies